Eneko Ordorika

Txikitatik sukaldari izateko ametsa

Txikitatik argi zuen sukaldaria izan nahi zuela, sukalde-giroan hezi baitzen, eltze eta zartagin artean. Leioako ostalaritza eskolan egin zituen ikasketak, eta gero inguruko jatetxe ezagunenetan lan egin zuen, horien artean daude: Ibaia (Gordexola), Boroa (Amorebieta), Mina (Bilbo).

SUKALDARIA BOKAZIOZ

Gaztetatik sukalde tradizionalean eta azken-burukoetan jakin-nahia erakutsi zuen, eta kanpoan denboraldi bat igaro ondoren, jatetxera bueltatu zen, 20 urterekin sukalde buru bilakatzeko.